Odol ematea astelehenean anbulatorioan

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 2a, 08:05

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin lehen astelehenerako finkatu ohi duen hitzordua, astelehen honetan, azaroaren 6an izango da odol ematea. Ordutegia ohikoa izango da; 18:00-20:30 artean anbulatorioan eman ahalko da odola.

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.com edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.com

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.

Gripearen aurka, txertoa hartzeko deia

Abian du gripearen txertaketa kanpaina Osakidetzak, abenduaren 23ra arte luzatuko dena. Txertoa hartzeko aukera izango da osasun zentro guztietan, tartean noski, Usurbilgo anbulatorioan. 400.000 txerto jarri ditu Eusko Jaurlaritzak herritarren esku, 1,2 milioi euro inbertitu dira. Kopuru hori handitu liteke, beharra egongo balitz.

Orain artean bezala, deialdia bereziki arrisku taldeei zuzendua dago; hau da, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei, haurdun dauden emakumeei eta osasun arloko langileei. Estreinakoz ordea, kanpaina euskal gizarte osoari zuzendua egongo da. Modu honetan, gripeari aurre egiteko dugun prebentzio-neurri komunitario nagusia txertoa dugula gogorarazten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Txertoa hartzeko aurrez hitzordua eskatu anbulatorioan edo bertara deituta; 943 36 20 13.