Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko digute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin eta trikitilariekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA!-k elkarlanean antolaturiko hitzordura gonbidatuak zaudete denok, bertsoak entzun eta abestera!
Alaia Martin azkenekoz azaroaren 1ean entzun genuen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Irungo Artaleku Kiroldegian 0spaturiko finalaurrekoan. Jon Maia azaroaren 12ean lehiatuko da 17:00etan Durangoko Landako gunean ospatuko den beste finalaurreko batean.
Kantu Taldearen entseguak
Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariek Kantu Taldekoak eta trikitilariak izango dituzte bidelagun igandean. Gogoan izan, udako oporralditik itzuli ostean, entseguen hitzordua aldatzea erabaki zuen Kantu Taldeak. Irailaz geroztik astelehen arratsaldetan biltzen dira, 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan. Aurreko larunbatean irten ziren kantu-jiran. Urriko ohiko saioa izan zen. Astebeteko tartean bigarrenez ikusiko ditugu kantu zaleak igande honetan, azaroaren 5ean. Bertso-kantu-jira bereziaren baitan.
Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA! K.E.-k elkarlanean antolaturiko hitzordua izango da igande honetakoa.
KANTU TALDEAREN HITZORDUAK
Astelehenero
18:00-19:00 Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan.
Azaroak 5, igandea
12:00 Kantu-Bertso-jira Mikel Laboa plazatik, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko digute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA!-k elkarlanean antolaturiko hitzordura gonbidatuak zaudete denok, bertsoak entzun eta abestera!
Azaroak 25, larunbata
19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.
Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".
Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.
https://youtu.be/_BgTDEJsqSk
https://youtu.be/0PzaYxrlhFU