Ibilbide luzea izan edo beste modu batera esanda, klasikoetan bihurtu diren ekitaldien hilabetea izan ohi dugu azaroa Usurbilen. NOAUA!ren Kulturaldiak hartzen du hilabete hasierako lehen hamabostaldia, azkena berriz, Erle Egunak, Mendi Asteak edota Santa Zezili eguneko ospakizunek.
Bada ordea aurtengoan ezohikoa dugun eta nabarmendu beharreko hitzordua. Udan erretiroa hartu zuen Haimar Zubeldiari azaroaren 18an egingo zaion merezitako herri omenaldia. Antolakuntzak lau egunetara zabaldu ditu ospakizunak. Bestalde, azpimarratzekoa baita, Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteek antolatu duten zine zikloaren estreinaldia. Hitzordu guztiok eta azaroari dagozkion bestelako kultur ekitaldi nagusiak, Usurbilgo Udalak plazaratu berri duen agendan dituzue: