Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren "Landareak lantzen" liburu aurkezpena larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 3a, 12:39

Iraila amaieran Donostiako Bretxan egin zuten aurkezpenean izan zen NOAUA!, ekitaldiaren nondik norakoak jasotzen. Donostiako Bretxa azokan egin zuten agerraldia, baserritar postuen artean. Antton Olariagak ilustratu zuen Jakoba Errekondoren argitalpen berria eta bera ere aurkezpen ekitaldian izan zen. Bi usurbildarrek Itxaro Borda idazlea izan zuten bidelagun. Besteak beste, Alkartasuna Usurbilgo Kooperatiba eta Usurbilgo Udalaren babesean argitaraturiko "Landareak lantzen" liburua zen aurkeztu zutena. Larunbat honetan, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan, bertatik bertara entzun eta ikusi ahal izango ditugu Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Azaroaren 4an, 11:00etan hasita Potxoenean, "Landareak lantzen" liburu aurkezpena: