Herritarren agurra, Alejandro Tapiari

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 4a, 14:28

Omenaldi hunkigarri eta biribila bart, iazko abenduan zendu zen margolari aginagarrari. Merezitako agurra jaso zuen Alejandro Tapiak. Bere lagun, senide eta herritarrak bildu zituen Sutegiko auditorioan. Oholtza gainean, ongi asko ezagutzen zituen sorkuntza munduko hainbat lagun.

Alejandroren sorterri bera partekatzen duten sortzaile talde bat aritu zen; bakoitzak, ederkien dakiena egiten. Pello Zubiria aginagarrak aurkeztu zuen ekitaldian, Andu Lertxundi eta Antton Olariaga Tapiari eta bere sortze lanei buruz solasaldi alai askoan, Amaia Zubiria kantuan, Txokoalden Txalapartaren Txokoa kudeatzen duten Oreka Tx taldeko kideak txalaparta jotzen aritu ziren. Poema errezitaldi ederra eskaini zuen NOAUA! K.E.-ko lehendakari Idoia Torregaraik, Xabier Arregi alkateak Tapiari eskainiko hitz hunkigarriak. Eta haien eskutik jaso zuten, oroigarri eta lore sorta ederra Alejandroren senideek, Sutegi goraino bete zuten herritarren txalo artean. 

 

https://youtu.be/nOKveqbRZqo

https://youtu.be/g6pvTshnHLs

https://youtu.be/PL1TNugwJxE

https://youtu.be/s2-qzvo7AJQ

https://youtu.be/GQW5vK0csQ4

https://youtu.be/0EW_lbCIkp0

https://youtu.be/mlBEOhth3Lo

https://youtu.be/bUkWzY52NDA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA