Merezitako omenaldi eta agurra jasota, Alejandro Tapia hobekiago ezagutzeko aukera dugu atzotik Sutegira gerturatzen bagara. Bere ibilbidea irudikatzen duten hainbat sortze lan ikusteko aukera dago kultur etxeko erakustaretoan. Sortzailea hobekiago ezagutzeko aukera paregabea azaroaren 12ra arte. Bere Aginagako estudioan zuen ondare zabaletik hautatutako hainbat koadro ikusgai dituzue Sutegin. Erakusketa, Usurbilgo Udalaren, Alejandro Tapiaren familia eta inguruaren eta Noaua! Kultur Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da. Atzoko omenaldiaren ostean, lagun mordoa bertaratu zen aretora. Larunbat eguerdian ere 20 bat lagun hurbildu dira erakustaretora.
Azaroak 3-12: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 4, 5, 11, eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
-Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea.