Itzela izan da NOAUA!ren Kulturaldiaren hasiera. Biziki eskertzen dizuegu lehen asteburuko ekitaldietan parte hartu eta elkarlanean antolaketa lanetan parte hartu duzuen eragile eta herritarroi. Ez da hemen amaitu eskaintzeko genuena. Ostegunetik igandera, Sutegira datoz Zuriñe Hidalgo, Orgeldi D.T., Ane Labaka eta Bea Egizabal "Erradikalak gara" emanaldiarekin eta Joseba Tapia eta Besamotzak taldekoak. Asteazkenetik aurrera zabalik izango da berriz bestalde, Alejandro Tapiaren lanen erakusketa.
Ekitaldirik gabeko tarteko egunok aproposak dituzue asteburuko agenda antolatu eta datozen ekitaldietarako sarrerak erosteko:
KULTURALDIKO HURRENGO HITZORDUAK
Azaroak 3-12: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.
-Azaroaren 11 eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea.
Azaroak 9, osteguna: Zuriñe Hidalgorekin solasaldia
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Tertulia honetan Zuriñe Hidalgo hobeto ezagutzeko aukera izango dugu: musikaria, aktorea eta baita pertsona ere. Emakume musikari izateak suposatzen duena izango dugu besteak beste, hizpide. Eta noski, euskarak bere bizitzan eta lanean duen garrantzia ere azpimarratuko digu".
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 10, ostirala: Orbeldi Dantzan
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Udazkenarekin batera dator Orbeldi dantza taldearen taularatzea. Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna izango da, taldeak sortutako koreografia ezberdinekin atonduta. Jantzi berriak erakusteko parada ere izango da, jostunek egindako lan bikaina argitara ateraz. Dantza maite duen oro gonbidatuta dago emanaldiaz gozatzera, ez galdu aukera!".
Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.
Azaroak 11, larunbata: "Erradikalak gara"
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian".
Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria.
Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 12, igandea: Joseba Tapia eta Besamotzak kontzertuan
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Joseba Tapia eta Besamotzak. Rock motza? Galdera erraza. Nolako rocka? Zuztarrekoa, kezkatik datorrena. Horrelaxe sortu zen. Kontrabotere bat. Gaur dena inbaditzen du, bonbardaketa masiboan. Hala ere, Joseba Tapia eta Besamotzak. Rocka terapia gisa. Badakigu nondik datozen. Herri kultura, hitza libre: letxuga guztiak dira politikoak! Erromeria? Artifizialki egina ez den zerbait. Joseba Tapia eta Besamotzak. Dezibelio batzuk pozaren zerbitzuan. Poza? Mintasuna kentzeko. Hirukoan zuzenekoa:
- Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
- Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).
Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.