Mendizaleen hilabetea dugu azaroa. Hilabete amaieran, azaroaren 23tik 25era antolatu du Andatza M.K.T.-k aurtengo Mendi Astea. Aurretik, Elgeako zerra bisitatzeko gonbita luzatu digute igande honetan, azaroaren 12an. Txangorako izen ematea ixtear dute:
Elgeako zerrara txangoa
Eguna: azaroak 12, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik, autobusez.
Zehaztasunak: "Azaroaren 12an Arabako Elgeako zerra ezagutzeko Larreatik Araiaraino joango gara".
Izen ematea: azaroaren 8a baino lehen, 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza kopurua, mugatua.
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman beharko du.
-Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean".
Mendizaleen datozen hitzorduak
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea:
Azaroak 23, 19:30 "K2. Zerua ukitzen" dokumentala Sutegin.
Azaroak 24, 19:30 "Biziminez" dokumentala Sutegin.
Azaroak 25, 07:30 Usurbil-Zarautz irteera eta bazkaria.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.