Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 8a, 08:10

Bi ipuin kontalariren bisita iragarri dute Sutegi udal liburutegitik asteotarako. Lehenengo saioa asteazken honetarako bertarako:

Azaroak 8, asteazkena

18:00 Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa HH4koentzat.

Azaroak 15, asteazkena

18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa HH5ekoentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.

Aginagako gabonetako txokoak

Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen emateko aukera izango da azaroaren 8tik 24ra. Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara: aginaga@eskolatxikiak.org

Argazki Lehiaketa Santuenean

“Udazkena” hizpide duen Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak, 4-14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Azaroaren 15etik 30era aurkeztu ahalko dira argazkiak. Informazio gehiago Santuenea Kultur Elkartean.

Antxomolantxakoen hurrengo hitzorduak

Haur eta gaztetxoei edota haien gurasoei zuzenduriko hainbat ekitaldi antolatu ditu Aginagako elkarteak datozen asteburuetarako:

Azaroak 11, larunbata

17:30 DYA-ren saioa haurrentzat: “DYA-ren gorputz higiene clowneko saioa umeentzat. Jarduera honen helburua umeei norbere higienearen oinarrizko arauak zeintzuk diren helaraztea da”. Sarrera doan.

Azaroak 18, larunbata

17:30 “Irrien sukalde txokoa” Aginagako ludotekan. “Haurrek sukalde txokoan, pizza, taloak, zurrupakiak edo pintxoak egiten ikasiko dute”. Sarrera doan.

Azaroak 25, larunbata

09:30-13:30 “DYAko lehen sorospenak haurretan” Aginagako ludotekan. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatu ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”. Izen ematea azaroaren 22ra arte, 677 882 321 telefono zenbakian edo ludotekan.

Azaroak 26, igandea

17:30 “Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzenduriko film proiekzioa Aginagako ludotekan. Sarrera doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa.