Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko gabonetako otarren elkartasun kanpaina abian

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 8a, 09:00

Tokiko ekoizpena ezagutzera eman eta Zuberoako Eperra Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko 2003az geroztik egin izan den elkartasun kanpaina bueltan dator Usurbila, Nafartarrak taldekoen eskutik. Berrikuntzekin aurtengoan. Oraingoan, Zuberoko produktu goxo askoez hornituriko saskiez gain, Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin landutako abestien CD-a ere erosi ahalko baituzue. Eskaerak abenduaren 11ra arte bidera ditzakezue NOAUA!n, Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan. Baita email bat bidalita ere lonxo@telefonica.net helbidera. Aldaketarik ez bada, iaz bezala, abenduaren 17an ospatuko dugun San Tomas Azokan egingo da eskaturiko produktuen banaketa.

“Behin bazen ikastola” CD-a

Zehaztasunak: Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin osatua.

Prezioa: 10 euro.

Ahüzki otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g).

Prezioa: 40 euro.

Irati otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g).

Prezioa: 52 euro.