Bi eguneko etenaren ostean, sortzaile aginagarra hobekiago ezagutzeko parada izango dugu gaurtik berriz Sutegin kokatua dagoen erakusketaren bidez. Astetartean arratsaldez izango da zabalik. Larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez. Bere Aginagako estudioan zuen ondare zabaletik hautatutako hainbat koadro ikusgai dituzue Sutegin. Erakusketa, Usurbilgo Udalaren, Alejandro Tapiaren familia eta inguruaren eta Noaua! Kultur Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da.
Alejandrori azaroaren 3an kultur etxeko auditorioan egin zitzaion herri omenaldi hunkigarriaren ostean ireki zuten erakusketa.
Azaroaren 12ra arte: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.
-Azaroaren 11 eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea.