"Udazkenarekin batera dator Orbeldi dantza taldearen taularatzea. Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna izango da, taldeak sortutako koreografia ezberdinekin atonduta. Jantzi berriak erakusteko parada ere izango da, jostunek egindako lan bikaina argitara ateraz. Dantza maite duen oro gonbidatuta dago emanaldiaz gozatzera, ez galdu aukera!".
Hortxe Orbeldi Dantza Taldekoen gonbita, dantzan datorkigun Kulturaldiko ostiral honetarako (azaroak 10). Orbeldikoak Sutegiko oholtza gainean ikusiko ditugun duten onena ematen.
ORBELDI DANTZAN
Eguna: azaroak 10, ostirala.
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Udazkenarekin batera dator Orbeldi dantza taldearen taularatzea. Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna izango da, taldeak sortutako koreografia ezberdinekin atonduta. Jantzi berriak erakusteko parada ere izango da, jostunek egindako lan bikaina argitara ateraz. Dantza maite duen oro gonbidatuta dago emanaldiaz gozatzera, ez galdu aukera!".
Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.
Ikasturtea martxan
Klaseen ordutegiak:
Haurrak
LH1: ostirala, 16:30-17:30.
LH2: ostirala, 17:30-18:30.
LH3: ostirala, 18:30-19:30.
LH4-5: asteartea, 18:30-19:30.
LH6: asteartea, 16:45-17:45.
DBH 1-2-3: ostirala, 17:30-18:30.
DBH4: ostirala, 16:00-17:30.
Helduak
-Erromeria taldea, asteazkenetan 19:30-21:00 artean.
-Garaikide taldea, astelehenetan 19:30-21:00 artean.
-Tradizionala: ostegunetan, 18:45-20:45 artean Oiardo Kiroldegian.
Argibide gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com