Eskubaloia, futbola, Andatzakoen txangoa eta Behobia-Donostia, usurbildarren asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko azaroaren 10a

Elgeako mendizerra ezagutzeko txangoan joango dira herritar batzuk, besteak futbolean nahiz eskubaloian ikusiko ditugu Oiardo Kiroldegian eta Harane zelaian hurrenez hurren, eta Behobia-Donostia lasterketa ezagunean ere parte hartuko dute hainbat usurbildarrek. Kirol agenda betea datorkigu asteburu honetan ere:

ASTEBURUKO KIROL AGENDA

Futbola Haranen

Azaroak 11, larunbata

09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 5B

10:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “B”

15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Touring KE

Azaroak 12, igandea

11:00 Alebin 2 mutilak: Usurbil F.T.-Billabona

Eskubaloia Kiroldegian

Azaroak 11, larunbata

10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea:

Udarregi 5A-Udarregi 5C

Udarregi 6B-Andoain 6

11:15 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi A-Amenabar C

12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Elgoibar

17:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo

18:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo

Elgeara txangoan

Azaroaren 8a baino lehen izena eman zutenekin Elgeako zerra bisitatzera joango dira igandean, (azaroak 12) Andatza M.K.T.-k antolaturiko txangoan. Autobusez abiatzeko hitzordua 07:30etarako finkatu dute Oiardo Kiroldegi parean. Gogoan izan bestalde, Mendi Astea antolatu dute hilabete amaierarako:

-Azaroak 23, 19:30 "K2. Zerua ukitzen" dokumentala Sutegin.

-Azaroak 24, 19:30 "Biziminez" dokumentala Sutegin.

-Azaroak 25, 07:30 Usurbil-Zarautz irteera eta bazkaria.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Behobia-Donostia

Azaroaren 12ko lasterketa ezagunean parte hartu edota ekimena ikustera joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek, bai Zumaia-Donostia artean, baita Lasarte-Hendaia artean ere.

Informazio gehiago: https://www.behobia-sansebastian.com/index.php?lang=eu