Usurbil erdigunetik, hilerri berritik barrena Arratzain aldera doan bidea moztuta dago ostiral honetan. Badirudi luzerako izan daitekeela gainera Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Tona handiko trailer bat trabatua geratu da goizean Ollokiko borda inguruan.
Trailerra handik atera arte ezingo dute bidea zabaldu. Ezin da zehaztu noiz arte egongo den bide hau itxita. Baina itxura denez, luze jo dezake, agian larunbatera arte bai Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, lan hauetarako garabien laguntza beharko baita. Ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik ari dira bideratzen. Ondoko irudiok ateratzera hurbildu garenean, garabien zain ziren bertan. Kamioilaria noski onik dago.