Udarregi Ikastolakoak San Martin Eguneko usadio zaharrei abesten aritu dira

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 15:19

Larunbat honek azaroak 11 izango ditu, San Martin Eguna. Usadio zaharrei erreparatuz, hainbat baserrietan txerria hiltzekoa. Udarregi Ikastolakoak biharko egunari aurre hartu eta kantuan aritu dira ostiral arratsalde honetan, giro euritsua tarteko, Agerialde eraikineko aterpean. Merezitako omenaldia egin nahi izan diote txerriari, "Azaroak 11" kanta abestuz.

Jaione Eskudero irakasleak gidatu duen saioan Imanol Urbietak sortutako Haur Kantarien "Birlorak" liburutik hartutako 3 bertso abestu dituzte HH eta LHko ikasleek. Ikasle batzuk kantatzen ari ziren artean, beste batzuk txirulekin Udarregi Ikastolarako instrumentuentzat moldaturiko 3 ahots lagungarri jo dituzte.