Hilerri berritik Arratzain aldera doan bideak itxita segitzen du

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 08:14

Ostiral goizean tona handiko trailer bat trabatua geratu zen hilerri berritik Arratzain alderantz doan bidean, Ollokiko borda inguruan. Ordutik etenda segitzen du bide honek, eta itxura denez, larunbat honetan ere hala segiko du. Trailerra trabatua zegoen inguru honetatik atera dute jada, baina lan horietan barruan zeraman zamak bidean eta bide bazterrean, mendi magalean erorita segitzen du. Irudiotan ikus dezakezuenez sagar piloa erori zaio kamioiari. Fruitu mordo hau ingurune honetatik atera artean bideak itxita segiko du.  

Kamioia trabatua geratu zenetik, ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik ari dira bideratzen. 

https://youtu.be/i7xJ8N-VQ24