NOAUA!ren Kulturaldi jendetsua azkenetan da jada. Asteburu honetan izango ditugu azken ekitaldiak; "Erradikalak gara" emanaldia eta Joseba Tapia eta Besamotzak taldekoen kontzertua, larunbat eta igande honetan hurrenez hurren. Adi, hitzorduotarako txartelak jada Sutegin soilik izango dituzue salgai, aipatu ekitaldion aurretik, kultur etxeko sarreran bertan:
-Azaroak 11, 20:00 "Erradikalak gara" Sutegin. Txartelak 19:30etatik aurrera 7 eurotan salgai kultur etxean bertan.
-Azaroak 12, 19:00 Joseba Tapia eta Besamotzak taldekoen kontzertua Sutegin. Txartelak 10 eurotan salgai 18:30etatik aurrera Sutegin.
KULTURALDIKO HURRENGO HITZORDUAK
Azaroaren 12ra arte: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
Zehaztasunak: "Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai".
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 11n eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea.
Azaroak 11, larunbata: "Erradikalak gara"
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian".
Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria.
Sarrerak: 7€, 19:30etatik aurrera Sutegin.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 12, igandea: Joseba Tapia eta Besamotzak kontzertuan
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Joseba Tapia eta Besamotzak. Rock motza? Galdera erraza. Nolako rocka? Zuztarrekoa, kezkatik datorrena. Horrelaxe sortu zen. Kontrabotere bat. Gaur dena inbaditzen du, bonbardaketa masiboan. Hala ere, Joseba Tapia eta Besamotzak. Rocka terapia gisa. Badakigu nondik datozen. Herri kultura, hitza libre: letxuga guztiak dira politikoak! Erromeria? Artifizialki egina ez den zerbait. Joseba Tapia eta Besamotzak. Dezibelio batzuk pozaren zerbitzuan. Poza? Mintasuna kentzeko. Hirukoan zuzenekoa:
- Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
- Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).
Sarrerak: 10€, 18:30etatik aurrera Sutegin.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.