Zauritu bat Txikierdin izan den auto istripuan

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 11a, 13:31

Azken urteotan ezbehar bat baino gehiago eragin dituen inguru berean, beste auto-istripu bat izan da larunbat eguerdi honetan. Usurbildik Txikierdirantz doan N-634 errepide zatian hain zuzen. Ibilgailu bat bidetik irten da. Lagun bat zaurituta eraman dute ospitalera, larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez. Suhiltzaileak eta Ertzaintza Txikierdira, Zubietako Aliri zubirantz doan bidera gerturatu dira istripua kudeatzera. 

https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/929338890279948288