Zabalik berriz, hilerri berritik Arratzain aldera doan bidea

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 13a, 09:59

Zabaldu dute hilerri berritik gora, Arratzain aldera doan bidea. Gogoan izan, ostiral goizetik itxia zuten bide hau. Tona handiko trailer bat trabatua geratu zen Ollokiko borda inguruan. Garabien laguntzaz atera zuten trailerra lehenik, baina lan horietan ari zirela, barruan zeraman zama, sagar mordoa, bide bazterrera eta mendi magalera erori zitzaien. Zama guzti hau handik atera arte itxita egon da aipatu bidea zabalik dago berriz.

Bide hau itxita egon den artean, ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik bideratu dituzte.

https://youtu.be/KUzkydRTqv8

OLYMPUS DIGITAL CAMERA