Haimar Zubeldiari buruzko erakusketak eta solasaldiak abiatuko du asteazkenean, bere omeneko ekimen astea

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 13a, 11:15

Haimar Zubeldiak merezitako herri omenaldia jasoko duen astean gara. Larunbatean izango da. Aurretik ordea, zenbait ekimen antolatu dituzte Haimar Zubeldia taldeak eta Usurbilgo Udalak. Asteazkenean, udan maila profesionala uztea erabaki zuen usurbildar txirrindulariari buruzko erakusketa zabalduko dute Sutegin. Irekiera ekitaldian izango da Haimar, baita aurrez Sutegiko auditorioan egingo den solasaldian ere. Hitzordua, asteazkenean (azaroak 15), 19:00etan Sutegin. 

Sare sozialen bidez Haimarrek berak iragarri duenez, erakusketara gerturatzen diren guztien artean, aurtengo bere maillot eta kulotea zozkekatuko dituzte:

https://twitter.com/AupaHaimar/status/929729024670289921

https://twitter.com/hzubeldia/status/929719940516544512

HERRI OMENALDIA HAIMAR ZUBELDIARI

Azaroak 15, asteazkena

19:00 Haimarrekin solasaldia Sutegiko auditorioan.

20:00 Argazki erakusketaren irekiera Sutegiko erakusketa aretoan. Haimar bertan izango da.

Azaroaren 16an eta 17an, ostegun eta ostiralean

17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata

8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.

12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.

13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.

14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzaileak: Haimar Zubeldia Taldea eta Usurbilgo Udala.