Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa 18:00etan Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 15a, 08:32

Miriam Mendoza izan gonbidatu zuten duela astebete. Gaurko etxeko baten txanda; Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa antolatu dute asteazken honetarako, azaroak 15, 18:00etan Sutegi udal liburutegian. HH5eko haurrei zuzendua egongo da hitzordua.

Saioa DYA-koekin

Bihurri ludotekak ere bai Usurbilen, azaroaren 17rako 17:30etan: "DYAko lehen sorospenak haurretan" izeneko saioa. "Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatzeko ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da".

Aginagako gabonetako txokoak

Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen emateko aukera izango da azaroaren 8tik 24ra. Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara: aginaga@eskolatxikiak.org

Argazki Lehiaketa Santuenean

“Udazkena” hizpide duen Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak, 4-14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Azaroaren 15etik 30era aurkeztu ahalko dira argazkiak. Informazio gehiago Santuenea Kultur Elkartean.

Antxomolantxakoen ekitaldi zikloa

Haur eta gaztetxoei edota haien gurasoei zuzenduriko hainbat ekitaldi antolatu ditu Aginagako elkarteak datozen asteburuetarako:

Azaroak 18, larunbata

17:30 “Irrien sukalde txokoa” Aginagako ludotekan. “Haurrek sukalde txokoan, pizza, taloak, zurrupakiak edo pintxoak egiten ikasiko dute”. Sarrera doan.

Azaroak 25, larunbata

09:30-13:30 “DYAko lehen sorospenak haurretan” Aginagako ludotekan. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatu ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”. Izen ematea azaroaren 22ra arte, 677 882 321 telefono zenbakian edo ludotekan.

Azaroak 26, igandea

17:30 “Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzenduriko film proiekzioa Aginagako ludotekan. Sarrera doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa.