Koxka bat gora egin du langabezia tasak joan den urrian Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 264 herritar lanik gabe zeudela zenbatu zituen joan den hilabetean, irailean baino 9 lagun gehiago. Buruntzaldean irailean baino 58 langabetu gutxiago zenbatu zituzten, Gipuzkoan 501 langabetu gutxiago.
Kontratazioak (irailean 564, urrian 423) beherantz egin du. Aldaketarik ez erregistraturiko kontratuetan, urrian ere ia denak, 423tik 406 aldi baterako hitzartu ziren. 262 lan kontratu gizonezkoenak, gainerako 161 emakumezkoenak izan ziren. Aldiz gizonezkoak baino (120) emakumezko langabetu gehiago (144) izaten segitzen du Usurbilek.
2017ko urria
Usurbil: 264. Buruntzaldea: 3.453. Gipuzkoa: 34.321.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 120.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 34.
45 urtetik gora: 78.
Emakumezkoak: 144.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 73.
45 urtetik gora: 62.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 37.
Eraikuntza: 22.
Zerbitzuak: 178.
Aurretik lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 742.
Astigarraga: 261.
Hernani: 980.
Lasarte-Oria: 946.
Urnieta: 260.
Usurbil: 264.
Guztira: 3.453.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.321.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 423.
Aldi baterakoak: 406.
Zerbitzuen sektorean: 306.
Sexuaren arabera: 262 lan kontratu gizonezkoenak, 161 emakumezkoenak.
http://www.noaua.eus/2017/10/12/255-langabetu-irailean-usurbilen/