Haimar Zubeldiarekin solasaldia eta argazki erakusketaren irekiera gaur 19:00etatik aurrera Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 15a, 07:30

Asteazken honetan abiatuko dituzte Haimar Zubeldiaren omeneko ekimenak Sutegin, Haimar bertan dela. Txirrindulari usurbildarraren ibilbidea hobekiago ezagutzeko aukera emango digun solasaldia antolatu dute kultur etxeko auditorioan 19:00etan. Eta segidan, erakustaretoan larunbatera arte ikusgai izango den argazki bilduma ikusgai izango dugun gunearen irekiera ekitaldia deitu dute Haimar Zubeldia Taldeak eta Usurbilgo Udalak.

Zozketa

Sare sozialen bidez Haimarrek berak iragarri duenez, egunotan Sutegiko erakusketara gerturatzen diren guztien artean, aurtengo bere maillot eta kulotea zozkekatuko dituzte:

https://twitter.com/AupaHaimar/status/929729024670289921

https://twitter.com/hzubeldia/status/929719940516544512

HERRI OMENALDIA HAIMAR ZUBELDIARI

Azaroak 15, asteazkena

19:00 Haimarrekin solasaldia Sutegiko auditorioan.

20:00 Argazki erakusketaren irekiera Sutegiko erakusketa aretoan. Haimar bertan izango da.

Azaroaren 16an eta 17an, ostegun eta ostiralean

17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata

8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.

12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.

13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.

14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzaileak: Haimar Zubeldia Taldea eta Usurbilgo Udala.