Langileen greba amaitzea ekarri duen akordioa adostu dute Zubietako Dachser Group (Transportes Azkar) lantegian. ELA sindikatutik argazki honekin batera berri eman dutenez, "Zubietako Dachser garraio enpresan langileak erreformatik blindatzen dituen eta lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen greba amaierako akordioa sinatu dute".
2009tik ez zuten lan hitzarmenaren alde borrokatu dira hilabeteotan. Apirila amaieran Langileen Batzordea zuzendaritzarekin negoziatzen ahalegindu arren, ziotenez “enpresa zuzendaritzak muzin egin zion negoziaketak hasteari, bere eskumenen artean horrelakorik ez zegoela argudiatuz”. Negoziatzeko borondaterik erakutsi ezean, grebara joko zutela iragarri zuten langileek. Maiatzaren 22an greba egitera jo zuten langileek hitzarmena negoziatzea eskatzeko (ELAren ondoko irudian duzue). Negoziaziorako borondatea beti mantendu izan dute langileek.
Azken orduotan jakinarazi dute berri ona. Akordio batekin amaitu dutela bizi zuten lan gatazka.
https://twitter.com/ELAOriaGoierri/status/930464194176143360
Irudiak: ELA Oria Goierri.