Haimar Zubeldia sakonago ezagutzeko aukera ederra izan genuen bart Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 16a, 10:43

Maila profesionaletik erretiratu osteko lehen hilabeteez, bere kirol ibilbide luzeaz, Ramon Unanueren eskolako hastapenez, maila profesionalerako jauziaz, punta-puntako lasterketetan ikusten ez dugun "B" aldeaz, etxeko nahiz kanpoko txirrindulariekin izandako bizipenez, egindako bidaiez, bide luze honetan ikasi eta bizitakoaz....

Solasaldi atsegin eta entretenigarria eskaini zuten Haimarrek eta usurbildarrari galdezka aritu zen Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kirol esatariak. Adi jarraitu zuten hitzordua Sutegiko auditorioko butaketatik, bere senide, lagun, zaletu eta herritarrek. Haimar Zubeldia Taldeak eta Usurbilgo Udalak, Haimarren omenaldi aste honetarako antolatu duten lehen hitzordua izan zen atzokoa. Ekitaldi gehiago egunotan:

HERRI OMENALDIA HAIMAR ZUBELDIARI

Azaroaren 16an eta 17an, ostegun eta ostiralean

17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata

8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.

11:00-14:00 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.

13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.

14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzaileak: Haimar Zubeldia Taldea eta Usurbilgo Udala.