Bihurri ludotekak DYA-koen saio hezigarri eta praktikoa antolatu dute ostiral honetarako, azaroaren 17rako ludotekan bertan, 17:30etan: "DYAko lehen sorospenak haurretan" izeneko saioa. "Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatzeko ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da".
Antxomolantxakoen ekitaldi zikloa
Haur eta gaztetxoei edota haien gurasoei zuzenduriko hainbat ekitaldi antolatu ditu Aginagako elkarteak datozen asteburuetarako:
Azaroak 18, larunbata
17:30 “Irrien sukalde txokoa” Aginagako ludotekan. “Haurrek sukalde txokoan, pizza, taloak, zurrupakiak edo pintxoak egiten ikasiko dute”. Sarrera doan.
Azaroak 25, larunbata
09:30-13:30 “DYAko lehen sorospenak haurretan” Aginagako ludotekan. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatu ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”. Izen ematea azaroaren 22ra arte, 677 882 321 telefono zenbakian edo ludotekan.
Azaroak 26, igandea
17:30 “Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzenduriko film proiekzioa Aginagako ludotekan. Sarrera doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa.
Aginagako gabonetako txokoak
Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen emateko aukera izango da azaroaren 8tik 24ra. Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara: aginaga@eskolatxikiak.org
Argazki Lehiaketa Santuenean
“Udazkena” hizpide duen Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak, 4-14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Azaroaren 15etik 30era aurkeztu ahalko dira argazkiak. Informazio gehiago Santuenea Kultur Elkartean.