Larunbateko omenaldi eguna abiatzeko, bi bizikleta txango Haimar Zubeldiarekin

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 17a, 12:09

Bizikleta hartu eta osteratxo ederra egiteko aukera izango da larunbat goizean, bihar bertan Usurbilek omenduko duen Haimar Zubeldiarekin. Bi irteera programatu dituzte. Bat, Andatzara goizean goiz; bigarrena eguerdi partean herrian barrena. Giro eguzkitsua iragarri dute gainera biharko, plan aproposa beraz. Irteeron ostean ospatuko da Haimarri egingo zaion herri omenaldi ekitaldia frontoian.

Goizean zehar, asteazkenaz geroztik Sutegin zabalik dagoen argazki erakusketa bisitatu ahalko duzue. Aurrez txartela Bordatxon erosi dutenak bestalde, Aginaga Sagardotegian bilduko dira bazkaritarako. Adi egitarauari:

HERRI OMENALDIA HAIMAR ZUBELDIARI

Azaroak 17, ostirala

17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata

8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.

11:00-14:00 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.

13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.

14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzaileak: Haimar Zubeldia Taldea eta Usurbilgo Udala.