Koadrila handia abiatu da Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 18a, 09:52

Usurbilgo herriak larunbat honetan Haimar Zubeldiari egingo dion omenaldi eguna ezinhobeto abiatu dute. Goizeko 08:30etarako frontoian zuen jarria hitzordua antolakuntzak. Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean joateko deialdia egina zegoen eta begira txangorako zer nolako koadrila osatu duten. Primerako giroa zuten gainera biderako. Bi ordu eta erdi inguruko txangoa osatuko dute. Partaideek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Ekimen honekin abiatu dituzte Haimar omentzeko ekitaldiak. Adi datozen orduetako hitzorduei:

HERRI OMENALDIA HAIMAR ZUBELDIARI

Azaroak 18, larunbata

11:00-14:00 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.

13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.

14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzaileak: Haimar Zubeldia Taldea eta Usurbilgo Udala.