Gazte Egunak Kaxkoa dantza batean jarri du

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 18a, 09:00

Eonian elektrotxarangakoei esker afalaurreko giroa gogotik bizitu du orduotan ospatzen dabiltzan Gazte Egunak herri erdigunean. Euskal abesti ezagunak erritmo dantzagarrietan, eskaintza ezin erakargarriagoa hitzordura bertaratu den gazte mordoa jauzika hasteko. 

Gazte Eguneko partaideak herri afari baten bueltan bilduko dira larunbat gau honetan. Bertan indarberrituko dira, parranda luze gauari ekin aurretik. Kezka, Pavloven Zakurrak eta DJ X2R Seymerren eskutik goizaldera arte jai Usurbilen.