Musikalean asteazkenean Zumartekoen eskutik, Santa Zezili Eguna ospatzeko

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 20a, 08:05

Ate joka dugun musikariena den Santa Zezili Eguna, azaroaren 22an. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak urtero antolatu ohi duen "Musikalean" ekimenean parte hartuko dute aste honetan zehar. Zumarte Musika Eskolak ere bat egingo du deialdiarekin. Asteazkenerako, azaroaren 22rako Usurbil erdigunea zeharkatuko duen kalejira egingo dute lehenik, kontzertua segidan Sutegin. Ezberdina izango da aurtengoan. Ospakizunak, jada itxita dagoen eta datozen bi ikasturteotan berritu eta handituko duten musika eskolaren eraikinetik abiatuko dituzte.

Edizio honetan, Jose Antonio Egia (Balmaseda, 1917) euskal konpositorea omenduko da. "Egun hauetarako bereziki diseinatutako kamisetak jantziko dituzte parte hartzaileek. Aurten kamisetak gorriak izango dira", iragarri dute Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartetik.

Azaroak 22, asteazkena

18:00 Kalejira. Zumarte Musika Eskolatik abiatuta: Trikitixa-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin lagunduta eta Txaranga.

19:00 Sutegin: Musika Eskolako talde instrumentalak.

Sarrera: Doan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.