Ipar Haizea taldeak erregistratu du eskari hau change.org atarian. Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiaren aldeko eta kontrako jarrerak bildu eta kontrastatuko dituen eztabaida publiko eta teknikoa ematea eskatzen diote Euskal Irrati Telebistari (EITB). Eskari hau gauzatzeko sinadurak biltzeari ekin diote sarean, change.org atarian. Astelehen goiz honetarako, ia 4.000 lagunek sinatua zuten eskaera. “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”, diote.
Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik sinadura bilketan parte hartzera deitzen dute.