Urteko igande gozoenaren atarian gara, badator 19. Erle Eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 21a, 09:04

Urteko igande gozoena hemen dugu. 19. Erle Eguna ospatuko da igandean, azaroaren 26an. Ohi bezala ezti eta gozogintzako txapelketak ospatuko dira, haurren marrazkienak eta herritarrek parte ohi duten gozogintza lehia baita. Erakusketa edota salmenta postuak tartekatuko dira goizeko azokan zehar. Aurtengoan, girotzen hasteko Erle Lagunek apiterapiari buruzko solasaldia antolatu dute:

19. Erle Eguna

Azaroak 24, ostirala

19:30 Hitzaldia Potxoenean: apiterapia.

Hizlaria: Angelo Jimenez, apiterapeuta.

Azaroak 26, igandea

Frontoian:

09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.

11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa, bideoak  Sutegin.

13:30 Erleak beraiek ekarritako sari banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki lehiaketarako irabazleak. Ezti lehiaketan irabazleak suertatzen diren eztiekin errifak salgai izango dira eta zozketa egingo da.

Antolatzailea: Erle Lagunak.

IAZKO SARITUAK

Mila lore ezti lehiaketa:

  1. Ramon Lopetegi (Belauntza)
  2. Aitor Barandiaran (Andoain)

Ezti iluna lehiaketa:

  1. Beñat Elorza (Zerain)
  2. Mikel Berastegi (Arbizu)

Ezti argia lehiaketa:

  1. Patxi Franko (Andoain)
  2. Agustin Zabala (Hernani)

Gozogintzako lehiaketa:

  1. Kandi Tolosa
  2. Patxi Franko

Marrazki lehiaketako irabazleak

2/3 urte: Paul Olano

¾ urte: Unax Lopez

4/5 urte: Malen Astiazaran

5/6 urte: Lina Blidi

6/7 urte: Idoia Gainza

7/8 urte: Iñigo Martin

8/9 urte: Aritz Urkijo

9/10 urte: Enara Larrañaga

10/11 urte: Irati Dedruello