Erroizpeko urarekiko esposizioa izan da azken egunotan hainbeste herritar erasan dituen gastroenteritis brotearen arrisku-faktore nagusia. Hori da gaurkoz argi adierazi daitekeena. Zehazki zer gertatu den ordea argitzeke segitzen du oraindik. Horregatik, azterketa lanekin segiko dute. Bitartean, berme guztiak izan artean, herri honek Erroizpeko urik ez du kontsumituko. Joan den ostegunetik jada, herri osoan Añarbeko ura erabiltzen da. Aurreko astean modu prebentiboan iturriko ura ez edateko aholkua bertan behera geratu da. Iturriko ura lasai asko edan daiteke berriz.
Xehetasunok eta beste hainbat azalpen eskaini dituzte Usurbilgo Udalak eta Añarbe Urak-ek Potxoenean egin berri duten agerraldi bateratuan. Azken egunotan eginiko azterketa epidemiologikoen emaitza nagusiak aurkeztu dituzte.
(laster xehetasun gehiago)