Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte eragile desberdinek. Tartean, azken Donostiako Zinemaldian Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak aurkeztu zuen "Volar" filma proiektatu da igandean Sutegin. "Ekimena emakumeek beraiek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortu da eta genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da. Astebetez elkarrekin biziko dira bederatzi emakumeak euren etxeetatik urrun dagoen baserri batean. Giro horretan, aukera izango dute lasaitasunez hitz egiteko euren bizitzei buruz, eta azaldu ahalko dute indarkeriak euren bizitzak nola baldintzatu dituen".
Bertha Gaztelumendik zuzendutako ikus-entzunezko lan honek indarkeria matxista jasan duten 9 emakumeren lekukotzak biltzen ditu.
Proiekzio honez gain, mobilizazio eta solasaldi bana ere antolatu dituzte:
AZAROAREN 25ari LOTUTAKO EKIMENAK
Azaroak 24, ostirala
20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Matrakak Talde Feminista, Usurbilgo Ernai eta Usurbilgo Sortu.
Azaroak 26, igandea
18:00 “Volar” filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan. Indarkeria matxista jasan duten 9 emakumeren lekukotzak biltzen ditu ikus-entzunezkoak. "Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun".
Egilea: Bertha Gaztelumendi. Emakumearen Euskal Erakundearen produkzioa.
Sarrera: doan.
Hizkuntza: gaztelania.
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.
Azaroak 30, osteguna
18:00 Kafe-tertulia Potxoenean: “Ni ere izan nintzen nerabe”.
“Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”.
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.