Hitzordu bikoitza zuten azarorako. Lehenbizi, NOAUA!ren Kulturaldiko bertso-kantu-jiran parte hartu zuten. Baita antolatu ere, Bota Punttuba eta NOAUA!rekin elkarlanean. Ezohiko hitzordua zen hura. Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariak izan zituzten bidelagun. Eta berezia izango da baita, larunbat honetarako iragarria duten hileroko kantu-jira. Kantu Taldetik NOAUA!ri berri eman diotenez, afalaurreko ibildea oraingoa Usurbilgo txistulariekin egingo dute. "Usurbilgo txistulari bikainen laguntza izango dute 4 kantetan: Gernika Aldera, Elkar Gaitezen eta Alavatik Arabara, hiru kanta hauek Imanol Urbietarenak eta Agur Zaharra, Sabin Salaberrirena, Jaione Eskuderok Txisturako moldatutakoak".
Larunbat honetan, azaroaren 25ean, afalaurreko tartea euskal abestiez girotuko digute Kantu Taldekoek. Iluntzeko 19:00etan abiatuko dute kantu-jira Mikel Laboa plazatik. Gogoan izan, astelehenero biltzen dira Kantu Taldekoak, 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolako Agerialde eraikineko musika gelan.
https://youtu.be/Ys67mjd57tI