Mendi Astean gara gaurtik larunbatera, Andatza M.K.T.-ren eskutik. Usurbil-Zarautz irteera, bazkaria eta zenbait proiekzio antolatu dituzte Sutegin. Adi, Sutegiko ekitaldiak hasi aurretik hurrengo urterako federatu txartela berritzeko aukera egongo baita.
Mendi Asteko hitzorduak
https://youtu.be/qX-vuUr1nog
Azaroak 23, osteguna
19:30 "K2. Zerua ukitzen" dokumentala Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.
"2015eko Bilbao Mendifilm Festibalean aurkeztutakoa eta saritutakoa. 1986ko udan mundu osoko dozena bat herrialdetako espedizioek K2 mendia aldi berean igotzeko egin zuten saiakera kontatzen du filmak, mendian hil ziren 13 eskalatzaileetako lau seme-alabaren begietatik".
https://youtu.be/xxhNXoOmqUc
Azaroak 24, ostirala:
19:30 "Biziminez" dokumentala Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.
"Bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria".
Zuzendaria: Pablo Dendaluze Musika: Juantxo Zeberio. Protagonistak: Antxon Arza eta Josu Iztueta. Iraupena: 42 min.
Azaroak 25, larunbata:
07:30 Usurbil-Zarautz irteera frontoi atzetik, Pagoetatik.
Ondoren, bazkaria Zarauzko Euskalduna jatetxean. Izen ematea: azaroaren 21era arte, 17 euroko ordainketa egin.
Oharra: Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2017ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da Sutegi kultur etxean bertan.
Informazio gehiago: www.andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.