Haimar Zubeldiaren ibilbidea omentzen duen bideoa sarean

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 23a, 12:45

Urte luzeko ibilbideagatik Haimar Zubeldia zoriontzen edota eman duen guztiagatik eskertzen ageri zaizkigu etxekoak, lagunak, zaletuak, kirolariak edota herritarrak, aurreko omenaldi astea antolatu zuen Haimar Zubeldia Taldeak mimo handiz landu eta argitara eman berri duen ondoko bideoan.

Berarekin partekatutako oroitzapen asko berritzeko aukera dugu, lekukotza eta irudi baliotsu askoen bidez.  Haimarren kirol ibilbidean gurutzatu diren Usurbilgo Txirrindulari Elkartea eta bera animatu eta babesteko sortutako Zubeldia lagun arteaz ere hizketan agertzen dira hainbat herritar.

"20 urte baino gehiago bizikletan izenburua duen bideoa. A18ko omenaldi ekitaldian eskainia ri buruzko elkarrizketa eta zorion mezuak jasotzen ditu. Mila esker parte hartu duzuenoi eta barkatu ahaztu edo iritsi ez garelako agertzen ez zaretenok", adierazi du sare sozialen bidez Haimar Zubeldia Taldeak.

Edalontzi serigrafiatuak salgai

Haimar Zubeldia Taldeak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko omenaldi asteko ekimenak finantzatzeko eta oroigarri gisa, edalontzi serigrafiatuak salgai jarri zituzten azaroaren 18an. Arrakasta izan zuen salmenta postuak, antolatzaileek NOAUA!ri berri emandakoaren arabera, 376 edalontzi saldu zituzten. Edalontzi gabe geratu bazinen, bakoitza 3 eurotan eskura dezakezue bideotatik: aupahaimarzubeldia@gmail.com / 647 570 123.

Edalontzien irudien egilea: Haimar Zubeldia Taldea.