Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ingurumen Zientzia eta Teknologien Institutuaren Ingurumen Justiziaren Atlasak zenbatuak dituen mundu mailako 2.200 gatazka ekologikoen artean kokatu dute, Zubietan eraikitzen ari diren erraustegia.
Eguneratzen doazen ejatlas.org atarian sartuz gero, mundu mailako mapa interaktibo bat kontsulta dezakezue, eta bertan, Zubieta parean, hondakinen kudeaketari lotutako gatazkak irudikatzen dituen berde ilun koloreko puntu batekin seinalatzen dute erraustegia. Puntu horretan klikatu eta hondakinen tratamendu planta honi buruzko azalpen zabala dator; kokagunea, proiektuaren inguruko xehetasunak, erraustegiaren aurkako mobilizazioak, proiektuak herritarren osasun, ingurumen eta poltsikoetan izango duen eraginen nondik norakoak, erraustegiaren aurrean dauden alternatibak, esteka interesgarriak… biltzen ditu.
“Aldi baterako bertan behera utzi ostean, 2017ko maiatzean lanei ekin zieten berriz. Ekologistek, bizilagunek eta alderdi politikoek “Erraustegirik ez, ez gure izenean” aldarrikatzen dutela dio atlasak.
Erraustegiarekin batera, Euskal Herrian ezagunak ditugun beste ingurumen gatazkak ere seinalatzen ditu atlasak: Abiadura Handiko Trena, Itoizko urtegia, frackin-a, Garoña eta Lemoizko zentral nuklearrak, Esako urtegia… Ugaritzen doaz gainera.