Mendi Asteko azken ekitaldiak, futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 08:00

Oiardo Kiroldegian larunbat goizetik gauera jokatuko diren eskubaloi neurketekin batera, eta larunbat goizetik igande eguerdira arte Haranen iragarri diren futbol neurketekin batera, Mendi Asteko azken ekitaldiak ditugu asteburuko kirol agendan. "Biziminez" dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan Sutegin. Aurretik, gogoan izan, mendiko federatu txartela berritzeko aukera izango da kultur etxean bertan. Biharko berriz, Zarautzera mendi irteera eta bazkaria. Honatx xehetasunak:

Mendi Asteko azken hitzorduak

Azaroak 24, ostirala:

19:30 "Biziminez" dokumentala Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

"Bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria".

Zuzendaria: Pablo Dendaluze Musika: Juantxo Zeberio. Protagonistak: Antxon Arza eta Josu Iztueta. Iraupena: 42 min.

Azaroak 25, larunbata:

07:30 Usurbil-Zarautz irteera frontoi atzetik, Pagoetatik.

Ondoren, bazkaria Zarauzko Euskalduna jatetxean. Izen ematea: azaroaren 21era arte, 17 euroko ordainketa egin.

Oharra: Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2017ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da Sutegi kultur etxean bertan.

Informazio gehiago: www.andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Azaroak 25, larunbata

09:30 Alebin neskak, Buruntzaldea:

Udarregi 5B-Langile A

Udarregi 6A-Udarregi 6B

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi Usurbil-Bera Bera

11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi Usurbil-Pulpo

13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi Usurbil-Amenabar D

15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-San Adrian

17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-San Adrian

19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-San Antonio

FUTBOLA HARANEN

Azaroak 25, larunbata

09:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Urnieta 5A

Udarregi 6B-Urnieta 6A

10:30 Infantil neskak: Usurbil-Amara Berri

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera “A”

18:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Martutene K.E.

Azaroak 26, igandea

10:00 Alebin mutilak:

Martutene K.E.-Sporting de Herrera

Lengokoak K.E.-Orioko F.T.

11:30 Alebin mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D.

11:30 Futbol Eskola 2007: Usurbil F.T.-Internacional C.D.