Badator abenduaren 3a, Euskararen Eguna, eta gerturatu ahala zabaltzen doa egun horren bueltan antolatzen ari diren ekimenak. Gogoan izan, ostiral hau duzuela Herriko Artixten Taldeak antolatu duen galdeketan parte hartzeko azken eguna. "Nola ospatuko zenuke Euskararen Eguna?”, hortxe erantzun beharreko galdera. Erantzunak, liburutegian, euskaltegian eta Udarregi Ikastolako kutxetan utzi ditzakezue.
Abenduaren 3rako ekitaldi bat baino gehiago iragarri da. Aginagan mural pintaketa, "Buala" haur ikuskizuna Antxomolantxa Elkarteak antolatuta, eta "Erdibana" antzezlanaz gozatzeko gonbita luzatu du San Praixku Guraso Elkarteak.
Sutegin berriz, haurrentzako Udalak eta Ziortzak antolatu ohi duten hileroko euskarazko zine zikloko proiekzioa iragarri dute; "Zipi eta Zape" bikotearen abenturekin. Eta segidan, NOAUA! K.E.-k antolatuta "Pakian daonai pakian utzi!" solasaldia.
Euskararen Eguna igandez egokitu denez, Udarregi Ikastolak ostiralera, abenduaren 1era aurreratu du ospakizun eguna. Bestelako ekimenen artean, kantaldia antolatu dute eguerdi parterako Mikel Laboa plazan.
Segidan oraingoz, Euskararen Egunaren bueltan antolatu diren ekimenak:
EUSKARAREN EGUNA
Azaroaren 24ra arte
"Nola ospatuko zenuke Euskararen Eguna?”. Iaz bezala, Usurbilgo Artixten Taldeak Sutegi udal liburutegian, Etumeta AEK euskaltegian eta Udarregi Ikastolan jarri dituen boto kutxetan eman dezakezue zuen iritzia azaroaren 24ra arte. Herritarren ekarpenetatik ospakizun originalena edo egokiena antolatu nahi lukete abenduaren 3ko Euskararen Egunean.
Abenduak 1, ostirala
Egunean zehar, Mikel Laboa entzungai bere heriotzaren 8. urtemugan.
12:10 Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleen euskal abestien kantaldia Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarrarekin frontoian.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
17:00 Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren finala Hernaniko Orona Ideon.
"Buruntzaldeko 31 taldek parte hartu dute Euskararen Ginakanan, eta horietatik 9 Usurbilgoak izan dira. Lau talde sailkatu dira finalera joateko, eta tartean Usurbilgo talde bat: Negu taldea".
Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak eta Kutxa Ekogunea.
https://youtu.be/IzGQeAh5iEI
Abenduak 2, larunbata
16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots "Borobilean" ikuskizunarekin Oiardo Kiroldegian. Sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan.
Abenduak 3, igandea
11:00 Mural pintaketa Aginagako frontoi inguruan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
https://youtu.be/bYFAyN8JsNI
17:00 Txaloka taldearen "Bualá" haurrentzako jaialdi paregabea Aginagan.
"Bualá sukaldariak inoiz sukaldatu den postrerik goxoenaren bila dabiltza. Beharrezkoak diren trikimailu eta jakintza guztiak jarriko dituzte martxan haien asmoa lortzeko. Sukaldean gertatuko den abentura miresgarri honek, zentzuen eta imaginazioaren munduan murgilduko zaituzte".
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
https://youtu.be/VyRCuBzclp4
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Zipi eta Zape".
"Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da hori, Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen duena. Laster jakingo dute leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Hortxe sortuko dute Kaniken Kluba, helduen aginpideari erronka botatzen dion umeen erresistentzia. Adimena, ausardia eta adiskidetasunean duten fede etenezinaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsu bat aurkitu eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarriena biziko dute".
Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
https://youtu.be/CQ8TLomY7Ag
18:30 "Erdibana" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
Txalo konpainiaren komedia, Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendurikoa, Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreekin. "Adineko amak enbolia bat izan du, baina lapa bat legez heltzen dio bizitzari. Bi seme heldu ditu, eta amak haiei sekulako mesedea egingo lieke azken hatsa emanez gero".
Sarrerak egunean bertan eta aldez aurretik Aginagako Zaharren Egoitzan.
Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea.
19:30 Solasaldia Sutegin: "Pakian daonai pakian utzi!".
“Pakian daonai pakian utzi!” izenburupean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umorez arituko dira euskaratik eta euskaraz. Inork ez zien esan euskaldun izatea zein nekeza edo erraza den. Pakean dagoena pakean utziko duten ez dakigu, zirikatuko zaituztetela ziur!”.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Oharra: behin behineko egitaraua.