Aisialdira begira ekitaldi eskaintza zabala antolatu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak urtea amaitu artean. Bi hitzordu asteburu honi begira; “DYAko lehen sorospenak haurretan” eta “Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzendutako film proiekzioa ludotekan.
Adi bestalde, Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen emateko azken eguna duzue ostiral hau, azaroaren 24a. Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara: aginaga@eskolatxikiak.org
AGINAGA, DATOZEN EKITALDIAK
Azaroak 25, larunbata
09:30-13:30 “DYAko lehen sorospenak haurretan” Aginagako ludotekan. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatu ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”. Izen ematea azaroaren 22ra arte, 677 882 321 telefono zenbakian edo ludotekan.
Azaroak 26, igandea
https://vimeo.com/229979136
17:30 “Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzenduriko film proiekzioa Aginagako ludotekan. Sarrera doan.
Abenduak 3, igandea: Euskararen Eguna
11:00 Mural pintaketa frontoi inguruan.
17:00 "Bualá" haurrentzako jaialdi paregabea.
Abenduak 16, larunbata
11:30 Badut ipuin musikatuak haurrentzat.
17:30 "Gorputz higienea"-ri buruzko clown saioa DYA-koen eskutik.
Abenduak 17, igandea
17:30 Haurrentzako zinea ludotekan: "Winkyren zaldia".
Abenduak 23, larunbata
18:00 Olentzero: "Urte osoan zehar mendian gogor lanean egon eta gero, menditik datorren Olentzerori ongi etorria egingo diogu Sekaña parean.
Ondoren, trikitilarien laguntzaz frontoi ingurura gerturaturiko gara eskutitzak emateko, gaztain goxo-goxoak jaten ditugun bitartean.
Abenduak 28, osteguna
17:00 Haurrentzako tailerrak ludotekan Txaloka taldearen eskutik: gore makillajea, eskulanak...
Abenduak 29, ostirala
17:30 "Irrikula makula kriskitin dzart" ikuskizuna Irrien Lagunen eskutik.
Ondoren, txokolatada gozo-gozoa...
Antolatzailea: Antxomolantxa.