Herrialde mailako organoen balio musikal eta historikoa nabarmendu asmoz, Gipuzkoako Organoak Plazara zikloa antolatu dute Musikenek eta Foru Aldundiak. Usurbilgo Salbatore Parrokiako organoa eta Zumaiakoa ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute larunbaterako, azaroak 25, Gipuzkoako beste hainbat udalerri zeharkatzen ari den ziklo honen baitan.
"Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea":
Azaroak 25, larunbata
9:30 Doako autobusa Gipuzkoako Plazatik aterako da (geldiune bat Musikenen egingo du).
10:00 Usurbilen, San Salbatore parrokian, Joan Luis Atxegak bisita gidatua eta entzunaldi bat egingo du.
11:30 Zumaian, San Pedro parrokian, Iñigo de Pequek bisita gidatua eta entzunaldi bat egingo du.
Sarrera: Doan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Musikene eta Kultura Saila.