Indarkeria matxistaren aurkako adierazpenak, gaurko udalbatzarren osoko ohiko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 28a, 06:28

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira bi adierazpen bozkatuko dituzte udal ordezkariek, astearte honetarako, azaroaren 28rako deitu den udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran. Bat, EHBilduk eta bestea PSE-k aurkezturikoa. Dagoeneko aurreko astean batzordean aho batez onartu zituzten bi adierazpenok. Usurbilgo Udala indarkeria matxistaren aurka lan egitera konprometitzen da bi adierazpenokin.

Azaroaren 25az gain, hirigintza eta diru kontuak tartekatuko dira, gaurko deitua dagoen osoko bilkurako gai zerrendan. Hemen duzue:

Udalbatzarraren osoko bilkura

Eguna: azaroak 28, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena: *2017/09/26ko bilkurako akta. *2017/10/31ko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: urriaren 23tik azaroaren 17ra (2017/1072- 2017/1158).

3.- 2017-2020 epealdiko plan ekonomiko-finantzarioa.

4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa behin betikoz onartzea.

5.- Usurbilgo udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketa.

6.- PSE-EE udal taldeak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

7.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.

8.- Galdera-eskaerak.

AZAROAREN 25ari LOTUTAKO DATOZEN DEIALDIAK

Azaroak 30, osteguna

18:00 Kafe-tertulia Potxoenean: “Ni ere izan nintzen nerabe”.

“Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”.

Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Abenduak 13, asteazkena

18:00 "Berdintasuna Erein” saioa Potxoenean: 

Usurbilen berdintasunaren gaia eremu ezberdinetan nola ikusten dugun adierazi, iritzia eman, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango da. Herritar nahiz eragileei zuzenduriko bilera irekia izango da. Deitzaileek nabarmentzen dutenez, Udalak onartua duen Berdintasun Planak aurreikusitakoa betetzera doaz; berdintasunaz iritzi, ekarpen trukaketarako herritar eta eragileen gune bat sortzera alegia.

Deitzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.