Haimar Taldearen eskertza, omenaldi astea ahalbidetu zuten guztiei

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 28a, 12:28

Usurbilgo Udalak eta Haimar Taldeak txirrindulari usurbildarrari eginiko herri omenaldia lagun askoren arteko elkarlanak ahalbidetu du. Haiei guztiei eskerrak helarazi nahi dizkie Haimar Taldeak NOAUA!ra igorri duen idatziaren bidez. Segidan duzue gutuna.

Edalontzi serigrafiatuak salgai

Haimar Zubeldia Taldeak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko omenaldi asteko ekimenak finantzatzeko eta oroigarri gisa, edalontzi serigrafiatuak salgai jarri zituzten azaroaren 18an. Edalontzi gabe geratu bazinen, bakoitza 3 eurotan eskura dezakezue bideotatik: aupahaimarzubeldia@gmail.com / 647 570 123. Bestalde, albiste honi atxikia doakizue Haimarren omenez Haimar Taldeak landu duen ikus-entzunezkoa.

Haimar Taldearen eskertza

Haimar Zubeldiaren omenezko ekimenen antolatzaileak Usurbilgo Udala eta Haimar Taldea izan gara baina ezinbestekoa izan da eragile eta norbanako askoren lana. Lerro hauek baliatu nahiko genituzke ondorengoei aipamen berezia egiteko:

  • Arritxu Iribarri solasaldia eta omenaldi ekitaldia bikain gidatzeagatik.
  • Josu Mirena Errekondo beti eskura egoteagatik.
  • Aitziber Lanberri eta Joakin Pagola bideo eta argazki lanengatik.
  • Bideoan parte hartu dutenei: Iñaki Furundarena, Joxe Leon Lizaso, Miguel Soroa, Inaxio Unanue , Jose Mari Letamendi, Angel Matxain, Jon Carbayeda, Goio Martin, Joseba Zubeldia, Mikel Soroa, Iker Lizaso, Mikel Arrona, Kepa Unanue, Arkaitz Portularrume, Jokin Errasti, Imanol Matxain, Aiert Goia, Arkaitz Errazkin, Subiñas, Aberri, Mikel Aranburu, Javier Erzilla, Xabier Mikel Errekondo, Iñaki Errasti, Imanol Agirretxe, Alex Udabe, Sarai Lizaso, Xabier Sancho, Amador Granados, Imanol Nazabal, Aspanogi Elkarteko kideak, Eneritz eta Ugaitz Agirre, Iñaki Arrona, Maria Jesus Agirre, Joxe Julian Zubeldia, Jule eta Ane Zubeldia eta Josune Peñagarikano. Ramon Unanue eta Juanjo Arrospideren senideei. Parte hartu nahi eta arrazoi ezberdinengatik agertu ez direnei.
  • Erakusketa.

    o Prestaketan lagundu duten Juan Mari Tolin, Karlis Mendrano, Iñaki Azanza, Rafa eta Luis Angel Gomez, Kristof Ramon, Roberto eta Luca Bettini, Imanol Nazabal, Ainara Hernando eta herriko eta familiako artxiboa.

    o Irekieran dastatu ahal izan genituen zizka mizkak Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal-Institutuko sukaldaritzako ikasleek prestatuak izan ziren. Aitzaga Elkarteari eskerrak edariak eskuragarri izateko zerbitzu erosoagatik.

    o Zaintza lanetan aritu diren Imanol Matxain, Unai Garcia de Eulate, Mikel Soroa, Eñaut eta Joakin Pagola, Ainhoa Arrozpide, Irati Portu eta Mikel Aranburu

    - Omenaldi egunean.

    o Andatzara eta herrian zehar antolaturiko bizikleta ibilbideetan laguntzaile: Eñaut Pagola, Aitzol Agirre, Aritz Holgado, Paulino Ibargoien, Beñat Lizaso, Mertxe Arzallus, BERRIAko lagunei.

    o Giroketa lanetan bikain aritu ziren Alberto Pikabea eta Pako Agudo esatari zirikatzaileei.

    o Zaletuen txokoa girotu zuten Iker Mujika, Iñaki Aranburu, Beñat Lizaso eta Arkaitz Errazkini.

    o Omenaldi ekitaldian parte hartu zuten Porrotx, Aritz Esnal, Eneritz-Aitor-Ugaitz Agirre, Mikel Alkorta, Ana Zuriarrain, Naia Alzola, Aitzol Arrozpide, Imanol Nazabal, Mertxe Arzallus, Errazkin Bike Repair, Udaleko ordezkariak, Baxurde Txiki taldea, Grupetako txirrindulariak, Kuadrilla, Senideak...

    o Bazkaria antolatzeko ezinbestekoak izan dira Bordatxo Taberna tiketak saltzeko zerbitzua eskaintzeagatik, Zarauzko jarraitzaileak bereziki Iñaki Arrona bazkal aurreko eta osteko giroketagatik, Aginaga Sagardotegia eta Aginagako frontoian argazkia ateratzea erraztu zutenak.

Antolaturiko ekimenen guztiak jendetsuak izan dira. Azpimarratu eta eskertu nahiko genuke usurbildarren parte hartzea. Baina bereziki aipatu:

  • Erakusketara gerturatu diren Udarregi Ikastolako ia 300 ikasleak. Hori bideratzeko zuzendaritza eta irakasleen prestutasuna eskertu nahi dugu.
  • Andatzako ibilaldian parte hartu duten herriko Irisasi BTT taldeko kideak

    Eta ezin amaitu genezake ekimenei oihartzuna eman dieten komunikabideetako bat azpimarratu gabe. NOAUA herri aldizkaria.

    Mila esker guztioi eta aipatu gabe geratu zaretenoi aurrez barkamena eskatzen dizuegu.

    Haimar Taldea Usurbilen 2017-11-27