Frantziako erraustegi baten arduradunak epaituak Parisen, inguruko hainbat herritar dioxinaz gaixotzeagatik

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 28a, 15:05

Astelehenaz geroztik abenduaren 11ra arte erraustegiak herritarren osasunerako dakartzan eraginak epaitzen dabiltza Parisen. Zehazkiago esanda, Melun (Parisetik gertu) herriko Vaux-le-Pénil erraustegiko arduradunak epaitzen dabiltza, aipatu plantak inguruko herritarrak dioxinaz kutsatu dituelakoan. Pentsa, erraustegi honetako tximiniatik baimendutakoa baino 2.200 aldiz gehiagoko dioxina isurtzea egozten zaie. 165 herritarrek salatu dute beren minbiziak erraustegiak eragin dituela.

Urte askoan borrokatu ostean eraman dituzte herritarrek erraustegi honetako arduradunak Parisko epaitegira. Erraustegia 1979an eraiki zuten. 1998. urteko ikerketa baten arabera ordurako jada, baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela frogatu zuen. 2002rako ordea dioxinen kutsadura maila baimendutakoa baino 2.200 aldiz handiagoa izatera heldu zen. Erraustegia urte hartan bertan itxi egin zuen Gobernuak, 2002an.

Orduko Mankomunitatea desegin eta berri bat eratu zuten egun abian segitzen duen erraustegi berri bat eraikitzeko. Argudio hau baliatu dute epaituek erantzukizunak saihesteko. Epaileek ordea herritarrei arrazoi eman eta astelehen honetatik hiru astez epaituko dituzte Melungo erraustegiko arduradunak.

Frantziako hedabide ezberdinetan oihartzuna izaten ari da albistea. Argiak ekarri du hango berri gure artera.

Irudia: LP/Sophie Bordier.

https://www.dailymotion.com/cdn/manifest/video/x6anqrp.m3u8?auth=1512048318-2562-1j4y7szl-83c86142bb429c0d82859b1a61442d5b

https://twitter.com/LaRep77/status/935103295714185218

https://twitter.com/paris_culture/status/935449993363718145

https://twitter.com/paris_culture/status/935063396311027712