Azaroko osoko bilkura egin du udalbatzak

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 28a, 05:27

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, PSE-k eta EHBilduk aurkezturiko mozio bana onartu du udalbatzak, gaur arratsaldean egin duten azaroko osoko ohiko bilkuran. Baina gai gehiago ere jorratu dituzte gaurko plenoan. Honatx bozketen emaitzak:

BOZKETAK

- 2017-2020 epealdiko plan ekonomiko-finantzarioa:

Bozketaren emaitza: alde EHBildu; abstentzioa EAJ eta PSE.

-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa behin betikoz onartzea:

Bozketaren emaitza: aho batez onartua.

-Usurbilgo udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketa:

Bozketaren emaitza: EHBildu eta PSE alde; EAJ abstentzioa.

-PSE-EE udal taldeak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna:

Bozketaren emaitza: aho batez onartua.

-EH Bildu udal taldeak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna:

Bozketaren emaitza: aho batez onartua.