Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira antolatu diren ekimenak borobiltzeko, ostegun honetan azken hitzordua. "Ni ere izan nintzen nerabe" kafe-tertulia antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak 18:00etan Potxoenean. “Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”, berri eman du antolakuntzak.
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak bestalde, "Berdintasuna Erein" berdintasunaz iritziak trukatu eta ekarpenak egiteko herritar eta eragileei zuzenduriko saioa antolatu du abenduaren 13rako.
DATOZEN DEIALDIAK
Azaroak 30, osteguna
18:00 Kafe-tertulia Potxoenean: “Ni ere izan nintzen nerabe”.
“Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”.
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.
Abenduak 2, larunbata
j
Abenduak 13, asteazkena
18:00 "Berdintasuna Erein” saioa Potxoenean:
Usurbilen berdintasunaren gaia eremu ezberdinetan nola ikusten dugun adierazi, iritzia eman, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango da. Herritar nahiz eragileei zuzenduriko bilera irekia izango da. Deitzaileek nabarmentzen dutenez, Udalak onartua duen Berdintasun Planak aurreikusitakoa betetzera doaz; berdintasunaz iritzi, ekarpen trukaketarako herritar eta eragileen gune bat sortzera alegia.
Deitzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.
ORAIN ARTEKOA...
Azaroaren 25ari lotuta hainbat ekitaldi egin dira azken egunotan:
-Azaroak 24, eragile anitzek deitutako elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
-Azaroak 25, kadete eta jubenil mailako nesken eskubaloi taldeko jokalariak Kiroldegian jokatu zuten partidan mobilizatu ziren.
-Azaroak 26, "Volar" film proiekzioa Sutegin.
-Azaroak 28, bi adierazpen onartu zituen udalbatzak osoko bilkuran.
-Sutegi udal liburutegiak hainbat argitalpenekin erakusketa osatu du egunotan.
-Gaztelekuko talde bat, larunbatean Eibarren banatuko diren Beldur Barik lehiaketako sariketara aurkeztu da.