Irisasi BTT-k prest du mendiko bizikleta gainean erabiltzeko arropa berria. Arropa berri hau eskuratu nahi baduzue, gerturatu abenduaren 4an eta 5ean DYA-ren Munalurrako egoitzara. Arropa ikusi eta probatzeko aukera izango duzue.
Gogoan izan bestalde, urtero moduan, Irisasi BTT 2018ko "Hotzak Akabatzen" proba antolatzen ari da. Eguna ere finkatua du jada; urtarrileko azken igandean, urtarrilaren 28an ospatuko da mendiko bizikleta gaineko proba arrakastatsua. Izen ematea urte berrian sartzearekin batera zabalduko dute.
Irisasi BTT-ren arropa ikusi eta probatzeko egunak
Egunak: abenduak 4 (astelehena) eta abenduak 5 (asteartea).
Ordutegia: 19:00-20:00.
Tokia: DYAren egoitza.
Zehaztasunak: "Irisasi BTT-k atera duen arropa berria eskuratu nahi duenak, ikusi eta probatzeko aukera ederra izango du, abenduaren 4an eta 5ean 19:00-20:00 artean DYA-k Munalurran duen egoitzan".
Deitzailea: Irisasi BTT.