Gutxitan izan dezakegu gaurko aukera baino, ohorea. Frontoi ingurura hurbiltzen bagara, ikuskizun bikoitza dugu gaurkoan; elurraz eta sortzaile handi baten musikaz gozatzeko aukera paregabea. Aspaldi gure artean bisitan ez genuen elurrak, Mikel Laboa handiaren soinu banda du gaurkoan. Gaur, 2017ko abenduak 1, 9 urte zendu zela Laboa handia. Argi denez, bere ondareak bizi asko segitzen du. Eta gaurkoa bezalako egun hotz eta grisak gozarazten laguntzen digu gainera.
Mikel Laboa oroitzeko eguna, abenduaren 1a. Bere musika entzungai izango dugu egunean zehar Laboaren omeneko eskultura eta plazaren bueltan. Modu honetan oroitzen du urtero Usurbilgo Udalak, 2008an zendu zen artista handia.