Ikasleek kantuan aldarrikatu dute euskaraz bizitzeko nahia

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 1a, 15:16

Abenduaren 3ko Euskararen Egunari aurre hartu diote ostiral honetan ikastetxeek. Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta hezitzaileen kantaldia ospatu da ostiral eguerdi honetan, elurragatik frontoian eskaini duten kantaldian. Jaione Eskudero irakasleak zuzendu duen hitzorduan, euskal kantu ezagunak abestu eta baten batekin dantzatzen ere ikusi ditugu. Kantuan, urteko 365 egunetan euskaraz bizitzeko nahia plazaratu dute. 

Eguerdi partean Lehen Hezkuntzako ikasleek, arratsaldean Haur Hezkuntzakoek:

https://youtu.be/XZ8B989brnk

EUSKARARI ESKAINITAKO ASTEBURUA

Abenduak 1, ostirala:

Egunean zehar, Mikel Laboa entzungai bere heriotzaren 8. urtemugan.

Sarrera eta irteera orduetan, euskal musikaz girotuko ditu Zubietako eskolak.

14:30-16:30 Aginagako eskolako gurasoak eskolara gerturatuko dira, pasadizoak, txisteak, ipuinak… kontatzera.

16:15 Udarregi Ikastolako HH-koak jolastokira irtengo dira abestera. 

17:00 Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren finala Hernaniko Orona Ideon. Finalisten artean, Usurbilgo “Negu” taldea.

Abenduak 2, larunbata

16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots "Borobilean" ikuskizunarekin Oiardo Kiroldegian. Sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan.

Abenduak 3, igandea

11:00 Mural pintaketa Aginagako frontoi inguruan.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

17:00 Txaloka taldearen "Bualá" haurrentzako jaialdi paregabea Aginagan.

"Bualá sukaldariak inoiz sukaldatu den postrerik goxoenaren bila dabiltza. Beharrezkoak diren trikimailu eta jakintza guztiak jarriko dituzte martxan haien asmoa lortzeko. Sukaldean gertatuko den abentura miresgarri honek, zentzuen eta imaginazioaren munduan murgilduko zaituzte".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Zipi eta Zape: kanikaren kluba".

"Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da hori, Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen duena. Laster jakingo dute leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Hortxe sortuko dute Kaniken Kluba, helduen aginpideari erronka botatzen dion umeen erresistentzia. Adimena, ausardia eta adiskidetasunean duten fede etenezinaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsu bat aurkitu eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarriena biziko dute".

Sarrera: 3 eurotan egunean bertan salgai Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

18:30 "Erdibana" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.

Txalo konpainiaren komedia, Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendurikoa, Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreekin. "Adineko amak enbolia bat izan du, baina lapa bat legez heltzen dio bizitzari. Bi seme heldu ditu, eta amak haiei sekulako mesedea egingo lieke azken hatsa emanez gero".

Sarrerak egunean bertan eta aldez aurretik Aginagako Zaharren Egoitzan.

Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea.

19:30 Solasaldia Sutegin: "Pakian daonai pakian utzi!".

“Pakian daonai pakian utzi!” izenburupean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umorez arituko dira euskaratik eta euskaraz. Inork ez zien esan euskaldun izatea zein nekeza edo erraza den. Pakean dagoena pakean utziko duten ez dakigu, zirikatuko zaituztetela ziur!”.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA